XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez uste izan, ardi guztiak zuriak direnik: beltzak, nabarrak eta zuribeltzak ere badira.

Ardiaren ilea erraz luzatzen den horietakoa dugu; garbi dagoenean oso polita da.

Denek ez dute ile berdina izaten: zeinek finagoa, zeinek latzagoa du.

Gaztela aldeko ardi batzuek, hemengoek baino ile zakarragoa dute; merinoek berriz (merinoak ardi mota bat da) hemengoek baino ile goxoagoa.

Merino ardia oso zabaldua eta estimatua da bere ilearengatik.

Merino ardiaren ileaz oihal finak egiten dira.

Garai batetan, ardi ilea ez zen ongi saltzen; gaur, ostera, ongi saltzen da.

ardiaren ilea oso polita da
nabarra: gris kolorea
ohial: tela
ostera: berriz
.